Noticias

Iñaki Fernandez de Gorostiza: “Gaztelaniaz komunikatzen gara, zoritxarrez erosoagoa delako”

25 Abr , 2018  

Iñaki Fernandez de Gorostiza · Waterpolo Donostiako jokalaria

Jokalaria ez ezik, Waterpolo Donostiako zuzendaritza taldeko kidea eta harrobiko entrenatzaileetako bat da. Hau bere bostgarren urtea da klubean

Pasa den hilabetean ospatu ziren hauteskundeetan sartu zen Iñaki Fernandez de Gorostiza klubeko zuzendaritza taldean. Gai ezberdinak jorratzeaz gain, euskeraren sustapenari eta zabaltzeari ekingo dio. Lau urteko epea du zuzendaritza taldeak euskeraren erabilera Waterpolo Donostian areagotzeko.

21034218_1784659068229466_8518574042417252985_n1.- Nola komunikatzen da WP Donostia?

Nik dakidala, hizkuntzari dagokionez, WP Donostia osatzen dugun guztiok gehien bat gaztelaniaz komunikatzen gara. Nik beste modu batean izatea nahiko nuke, batzuekin komunikatzen naizen bezala, euskeraz, nahiz eta normalean gaztelaniaz jarduten dugun. Hasteko gure entrenatzaileak euskeraz ez dakielako eta gure zenbait kideei euskeraz komunikatzea kostatzen zaielako edota ez zaielako euskeraz hitz egitea gustatzen. Hala ere, kide hauekin batzuetan euskeraz komunikatzen ere saiatzen gara. Bestalde, kluba bere horretan posta elektronikoz komunikatzen da, bertatik bidaltzen baititu mezu guztiak. Klubeko kide guztiok jasotzen dugu informazioa posta elektronikoaren bitartez edo nugikorretan daukagun WhatsApp aplikazioaren bitartez. Azken finean Internet-a da klubak aurrera eramaten duen komunikazio estrategiaren ardatza.

2.- WP Donostia osatzen duten talde edo esparru guztiak modu berean komunikatzen dira?

Normalean bai. Gehienetan Internet bidez eta gaztelaniaz komunikatzen gara. Hortaz, ez dago esparru hauetan modu ezberdinean ematen den komunikaziorik. Bai zuzendaritzan, bai jokalarien artean eta baita gurasoen artean ere, ohikoena gaztelania entzutea da.

“Euskaraz komunikatzeko joera sustatu nahi dugu”

3.- Azkeneko hilabeteetan zuen web orrialdean euskerazko edukiak argitaratzen hasi zarete; klubeko estatutuak, klubak bere buruaz egiten duen aurkezpena eta horrelakoak adibidez.  Gainera, jada urte erdi daramazue zuen Twitter kontuan txioak gaztelaniaz ez ezik euskeraz ere argitaratzen. Zein da honen arrazoia?

Euskera gero eta gehiago erabiltzea klub guztain; hau da, bai zuzendaritzan, bai jokalarien artean eta baita gainontzeko agenteen artea ere. Azken finean gure arteko komunikazioan, partiduak jokatzerako garaian edota mezu informatiboak plazaratzerako garaian, euskeraz komunikatzeko joera sustatu nahi dugu.

4.- Zergatik egiten da euskerarekiko apustua?

Azkenean gu euskaldunak garelako eta gure hizkuntzan hitz egin nahi dugulako. Baina zoritxarrez, hau ez da klub guztiak bere gain hartzen duen filosofia, baizik eta pertsona batzuena soilik. Hala ere, saiatzen ari gara filosofia hau gainontzekoei helarazten.

5.- Zuen jokalariek zergatik aukeratzen dute gaztelania komunikatzerako garaian?

Zoritxarrez erosoagoa delako, zeren euskeraz hitz egiten baduzu euskeraz esandako hori batzuek soilik ulertuko dute eta gainontzekoei gaztelaniaz azaldu beharko litzaieteke. Orduan, prozesu guztia sinplifikatzeko gaztelaniara jotzen dugu. Hau bakoitzaren egunorokotasunean ere gertatzen den zerbait da, euskeraz komunikatzeko ohitura edo kultura ez dagoelako, gure klubean behintzat.

“Aragoiko entrenatzaile bat izateak ez du esan nahi guk gure artean euskeraz hitz egin ezin dezakegunik”

6.- Uste duzu Aragoiko entrenatzaile bat izateak baldintzatzen duela gaztelania edo euskera erabiltzea?

Nik uste dut azkenean zerbait baldintzatu dezakeela, baina gure arteko komunikazioa euskeraz izatea lortu beharko genuke. Gure entrenatzaileak ez dakienez euskeraz, guk gure artean esandakoa berari gaztelaniaz esan beharko genioke. Izan ere, orain ezin diezaioke euskera ikasteari ekin, suposatzen dudalako oso denbora libre gutxi izango duelako. Berarekin gaztelaniaz komunikatzen gara uneoro, noski. Baina honek ez du esan nahi guk gure artean euskeraz hitz egin ezin dezakegunik. Gure artean, gainera, gehiengoek badakigu euskeraz hitz egiten, eta batzuei besteei baino gehiago kostatzen bazaie ere, guztiok saiatu behar gara euskera gero eta gehiago erabiltzen.

7.- Harrobiak ere gaztelaniaz hitz egiteko joera du? Zergatik?

Bai, normalean gaztelaniaz hitz egiten dute. Ni txikiekin euskaraz hitz egiten saiatzen naiz, ze txikiek denek dakite euskeraz, nahiz eta batzuei kostatzen zaien. Gurasoek euskera jakin ez arren, ikastolan euskeraz hasi direnez ulertu denek ulertzen dute euskera, eta horregatik saiatzen naiz haiekin euskeraz egiten. Hala ere beraien artean gaztelaniaz komunikatzen dira.

“Euskera entzunaz edota irakurriaz errazagoa izango litzateke euskeraren ulermena ahalbidetzea”

20841939_1778768062151900_5910619775893597212_n8.- Nola lortu liteke euskera izatea klubaren ama hizkuntza?

Denok gure harritxo txikia ipintzen. Horretarako euskeraz komunikatzeko zailtasunak dituztenek eta zailtasunik ez dugunok euskeraz hitz egiten saiatu behar gara, eta baita zuzendaritzatik edota dena delakotik euskerazko mezuak bidaltzen saiatu behar gara. Izan ere, euskera entzunaz edota irakurriaz errazagoa izango litzateke euskeraren ulermena ahalbidetzea eta horrek euskeraz hitz egiteko trebetasuna suposa dezake. Hori izan daitekeela bidea uste dut eta apustu hau errealitate bihurtu daitekeela iruditzen zait. Nire iritziz lehendabizi jokalarietatik hasi beharko ginateke, pixkana pixkana euskera sartzen eta ondoren klubeko gainontzeko esparruetara zabaldu beharko genuke; adibidez zuzendaritza taldera.

9.- Klubaren zuzendaritza taldean euskeraz ondo hitz egiten duzuten bi pertsona sartu zarete. Honek zer nolako eragina izan dezake klubean?

Inpaktu positiboa izan dezake gure presentziak, bileretan proposatu dezakegulako euskera gehiago erabiltzea klubaren egunerokotasunean. Esaterako, bilerak euskeraz egiten saiatu gaitezke edota lehen esan dizudan bezala, klubeko zuzendaritzatik bidali behar diren mezu informatiboak hizkuntza bakarrean bidali beharrean, bi hizkuntzetan bidaltzea. Hau da, ez bakarrik gaztelaniaz, baita euskeraz ere


Comments are closed.